XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ume kapritxosoa

Bein baten aita-amak ume bakarra euken.

Umea oso polita zan, baina azten asi zanean, kapritxosoa urten eban.

Egun baten kalean beste ume bat piruli bat miazkatzen ikusi eban eta beretzako beste piruli bat eskatu eutson amari.

Amak erosi bear izan eutson.

Geroago beste neska bat bufanda gorriaz ikusi eban eta umeak beste bufanda gorri bat eskatu eutson amari.

- Ezin dautzut erosi, ume, gura dozun guztia - esan eutson amak.

Umea negar baten asi zan orduan eta amak bufandea erosi bear eutson.

Erosi eta etxera joan ziran ainbat ariñen, beste gauzen bategaz umea zaletu ez egion.

Aitak, etxera itzuli zanean, alabatxoa pirulia mizkatzen eta bufandeakin txotxolokeriak egiten ikusi eban.

- Nork erosi dautsoz gure umeari gauzok?- esan eutson amari aitak.

- Neuk erosi bear izan dautsodaz, buru gogorra dalako.

Beragaz kalera urtenez gero, ez dago zeozer erosi barik etxera etorterik.

Beste bein aita joan zan umeakin kalera.

Umeak mutil gazte bat txokorra erretzen ikusi eban; beingoan neuri beste bat erregutu eutson aitari umeak eta aitak erosi.

Gero neska bat arrakada ederrakin ikusi eban, eta belarritakook merkeak ezpaziran bere, aitak erosi egin bear eutsozan umeari.

Etxera eldu zirenean, umeak arrakadak belarrietan ipini, txokorrari sua emon eta amagana joan zan, amak aitari begitu eutson.

- Errazoia euki zendun atso - erantzun eutson aitak -.

Ezin daiteke urten etxetik ume onekin.

Ori dala eta ez ama eta ez aita ez ziran umegaz kalera urteten ausartzen.

Umea bakarrik jon zan orduan eta bere adiñeko ume bat beste ama bateren eskutik ikusi eban.

Orduan beste ama baten billa etxetik iges egin eban gure ume kapritxosoak.

Topau eban ama-orde ori topau, baiña oso gaiztoa tokatu yakon.

Egun guztian eskaratza garbitzen euki eban.

Orduan belarriak apal apal eginda etxera biurtu zan.

- Damu yat, ama - esan eutson amari, eta kapritxoetaz aaztuko zala esan eutson aitari, beragaz kalera urtetearren.

Urizar-tar Arantza 11 urte Begoñazpitik.